Asteazkenean egin zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak kode etikoaren barne dituen erakundeak eskertzeko asmoz antolatu zuen ekitaldia. Bertan, turismoaren baitan lan egiten duten enpresak izan ziren. Tartean, Tolosaldeako eskualdeko 22 enpresa izan ziren egindako lanaren aitortza jaso zutenak.
Egunerokoan eragile turistiko ezberdinek egiten duten lana erantzukizunez eta jasangarritasunaren bidetik egiteko helburuarekin funtsezko neurriak biltzen ditu Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren Kode Etikoak. Turismoaren Munduko Erakundetik hartzen du oinarria eta Euskadin parten hartu duten 621 enpresetatik 22 eskualdekoak izan dira eta asteazkenean egindako lanaren aitor-tza jaso zuten.
Turismoaren baitan lan egiten duten ostatuak, jatetxeak eta bestelako zerbitzuak diren museo eta erakundeak izan ziren protagonistak.
Tolosaldea Garatzen izan da eskualdeko enpresekin lankidetzan aritu den erakundea eta 2023rako beste 9 enpresa aukeratuko ditu. Parte hartu nahi duenak Tolosaldea Garatzeneko turismo sailarekin harremanetan jarri beharko du.