Tolosako Kimetz arropa dendak jaso zuen 2023ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria ekainaren 16an Donostian ospatu zuten Gipuzkoako Merkataritza ganberaren sari banaketan. Ganbarako lehendakari den Mauricio Arregik Kimetz “negozioak izan duen kudeaketa, eboluzioa eta garai berrien egokitzapenagatik Gipuzkoa osoan erreferente” dela baieztatu zuen. Gainera, Tolosako dendak 30 urtetan egin duen ibilbidean “ingurugiroarekin, gizartearekin eta produktuarekin” izan duen eta gaur egun ere duen konpromezua goraipatu zuen.

Ainara Etxeberria eta Juanjo Ruiz 1993an hasi ziren Kimetz dendaren proiektuarekin, eta 30 urteko ibilbidea eginda, egun beraien dendetan bi oinarri nagusiren baitan jarrai- tzen dute lanean. Batetik, etengabeko merkatuaren bilakaerara egokitzapen egokia izatea dute helburu, eta bestetik, produktuarekiko eta gizartearekiko zaintza konpromezua ere ezinbestekoa da tolosarren- tzat.

Euskal Herriko eta nazioarteko markekin lankidetzan aritzeaz gain, Ainara eta Juanjok Andia arropa marka ere sortu zuten duela zenbait urte. Marka honek Tolosako historia eta gune ospetsuenak jasotzen ditu jantzi eta diseinu ezberdinetan. Gainera, nabarmentzekoa da diseinu guztien produkzio prozesuan jasangarritasuna bilatzen dutela ekoizle tolosarrek eta ondorioz, jan- tzi guztiek ziurtagiri ekologikoa dutela.

Etengabeko garapenaren bidean, Kimetzeko jabeek arropa denda izatetik haratago doazen ekimenak ere antolatzen dituzte. Azkenaldian, “kolorearen eta estiloaren” inguruko tailerrak antolatu dituzte estilisten laguntzarekin. Gipuzkoako Merkataritzaren ganberaren ustetan, horrelako ekimenen bidez kontsumitzaileek “balio erantsia duten” zerbitzuez goza dezakete. Tolosan dituzten dendetako langi leen profesionalizazio eta garapenari ere garrantzia handia eman diote beti Ainara eta Juanjok. Biek komer- tzioaren profesionaltasun titulua izateaz gain, dendetako langileek etengabe jasotzen dute formakuntza espezializatua.

Sari banaketarekin amaitzeko, Gipuzkoako Merkataritza ganberatik ere nabarmendu nahi izan zuten denda tolosarrak “garai berrietara egokituta sare sozialen kudeaketa bikaina egiten duela” eta gainera, produktuak Internet bidez saltzeko webgunea ere baduela.

Ponpox Oinetakoak dendak ere 10 Bitxiak saria jaso zuen sari banaketan. Sari honetan Gipuzkoako 10 denda saritu zituen bazkundeak eta denda tolosarra izan zen horietako aipamen bat jaso zuena.