Heldu da Zestoako Antzerki Astearen XI. edizioa. Gaur, ekainak 26, eta bihar, ekainak 27, Zestoako Eromen Produkzioak-ek sortutako Higa edo nola egin traizio traizioari antzezlana ikusteko aukera izango da Caravan Park-en 20.30ean (sarrera, 8 euro). 28an, berriz, kultura eta herriari buruzko hitzaldia egingo da Caravan Park-en 19.00etan (sarrera doan, gonbidapenarekin). 29an, Zestoako Arte Eszenikoen eskolako haurrek egindako maskarak ikusteko aukera izango da Kultur Etxean 18.30ean, eta ondoren, Ongi etorri festara! antzezlana eskainiko dute (sarrera doan, gonbidapenarekin). 30ean, Artedrama Produkzioak-en Hondamendia obra plazaratuko dute Caravan Park-ean 20.30ean (sarrera, 8 euro). Uztailaren 1ean, azkenik, Mar-Mar Teatroa konpainiaren Tarzan ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Caravan Park-en izango da saio hau ere, baina 19.00etan.

Hondamendia eta Tarzan antzezlanak ikusteko sarrerak salgai daude Entradium.com webgunean eta Turismo Bulegoan. Urtero legez, bonua eskuratzeko aukera egongo da, 20 eurotan, eta 15 urtetik beherakoek sarrerak erdi prezioan erosteko aukera izango dute.