Hondarribia: Azken egunak San Telmo gaztelua bisitatzeko
Uztailean hasiko dira eraikinean egin beharreko segurtasun eta mantentze lanak
Ekaineko azken egunekin batera, San Telmo gazteluan bisitak amaitu egingo dira.
Udalak gaztelua 2022ko abenduan hondarribiar eta pertsona interesatuentzat ireki zuen eta abenduaren 17an egin ziren lehen bisitetatik 3.000 inguru izan dira eraikina bisitatu dutenak.
Orain, Udaletik erabaki da sei hilabete baino gehiago irekita egon ondoren, emaitzak oso positiboak izan badira ere, uztailetik aurrera eraikinaren segurtasun- eta sendotze-lanekin hasiko dela, baita parte hartzeko prozesuarekin ere, hondarribiarrek San Telmoren etorkizuna erabaki dezaten.
Ekainean zehar gaztelua ezagutzeko erreserbak egiten jarraitu ahal izango da www.armaplaza-bisitak.eus webgunean, bisita gidatu baten bidez, euskaraz zein gaztelaniaz, doan. Bisita hauek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat ere badira.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes