Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, San Joan jaietan, ekainaren 25ean eta 26an, igande eta astelehenean, sokamuturra egingo da 7.30etik 9.00etara.

Ibilbidea ondorengoa izango da: Gudarien plaza, Andre kalea, Felipe Sagarna Zapa kalea eta Kale Nagusia.

Horregatik, Udalak kale horietako bizilagunei arretaz joka-tzeko neurriak hartzeko eskatu die; alegia, ataria barrutik giltzatua egotea kalteak saihesteko eta bizilagunak kalera ez ateratzea ekitaldiak irauten duen bitartean.

Komertzio eta lokalei ere jakinarazpena egin die, dagokien neurriak har ditzaten ekitaldiak sor ditzakeen kalteak ekiditeko.

Azkenik, gogorazi du, 16 urtetik beherakoek ezingo dutela San Joan jaietako sokamuturrean parte hartu, hala agintzen baitu Zezen Ikuskizun Tradizionalak arautzen dituen azaroaren 11ko 183/2008 Dekretuak.