Trafiko aldaketak Zumaian gaurtik aurrera
7.30etik 20.30era bitartean Bonifazio Etxegarai eta San Jose kalearen zati bat itxita egongo da
Gaurtik aurrera Zumaiako Alde Zaharreko trafikoan aldaketak izango dira Komentuko obrak direla eta. Gaur, 7.30etik 20.30era bitartean, Bonifazio Etxegarai eta San Jose kalearen zati bana itxita egongo da oinezkoentzat eta trafikoarentzat.
Oinezkoek etxeko atarietarako joan etorriak bakarrik egin ahal izango dituzte. Ibilgailuentzat errepidea itxita egongo da eta ordezko bidea jarriko da: Angeles Sorazu kaleko aldapatik joan, Arritokieta kaletik igo eta Odieta kaletik jaistea. Erribera kalea 1eko eta 1Bis atarikoek ezingo dituzte ibilgailurik atera eremu horretatik. Momentu puntualetan bakarrik irekiko da. Ubilosera ere ezingo da autoarekin sartu.
Temas
Más en Bertan
-
El PNV de Hondarribia presenta sus propuestas al presupuesto de 2026
-
Arrasateko Txikitxu-Arrostaitz dantza taldeak bere urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko du 900 ikusleren aurrean
-
Las víctimas del franquismo de Astigarraga llegan a Estrasburgo
-
Oiartzunek ongietorria emango die 366 bizilagun berriei