Jokin Gabilondo futbolari urretxuarrak ez du Realean jarraituko. Gabilondok zortzi denboraldi eman ditu Realean.

Realaren lehen taldean tokirik ez du lortu, baina denboraldi bikaina osatu du. 39 partida jokatu ditu eta lau gol sartu ditu.

Hala, hainbat komunikabidek Malaga talde historikoak Gabilondo fitxatu nahi duela argitaratu dute. Malaga 1904an sortu zen eta Txapeldunen Liga jokatu zuen 2012-2013 denboraldian. Aurten Bigarren Mailatik 1. RFEF mailara jaitsi da eta talde indartsua osatu nahi du lehenbailehen Bigarren Mailara itzultzeko.