Síguenos en redes sociales:

Beti ikasten elkartearen hazkuntzak jarraitzen du

7.000 parte-hartzailetik gora izan dira 2022-2023 ikasturtean elkarteak antolatutako hitzaldietan

Pasa den maiatzaren 23an ospatu zuten aurtengo ikasturteko Batzar Orokorra Beti-ikasten elkarteko bazkideek Tolosako Topic aretoan.

Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez, ikasturtearen balorazio oso positiboa egiten dute. %44ko hazkundea izan du elkarteak. 67 bazkide gehiago batu dira elkartera eta 218 kiderekin errekorra egin dutela diote. Gainera, nabarmendu nahi izan dute Topic aretoan antolatu dituzten hitzaldietan 7.000 parte-hartzailetik gora izan dituztela. Aurreko ikasturtearekin alderatuz, %54ko hazkundea suposatzen du honek.

Orain artekoekin jarraitzeaz gain, zenbait erronka berri ere izango dituzte. Miradas de cine izeneko jardueran, 5 film proiektatuko dituzte Leidor aretoan eta ondoren talde azterketa sakon bat egingo dute. Gainera, oinarrizko informatikari eta telefono mugikorraren erabilerari buruzko bi prestakuntza-ikastaro antolatu dira, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren laguntzarekin.