Matiak Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunearen pareko errepidea asfaltatuko du datorren astean, Pikaolako bidegurutzetik hasi eta Kalezarko sarreraraino. Obrak irauten duten bitartean, ezingo da bertatik pasatu, ez autoz ez oinez.

Lanak ekainaren 19tik 23ra bitartean egingo dituzte. Dena den, Kalezarren ospatzen diren San Joan jaien bezpera izanik, hilaren 23a baino lehen amai-tzeko eskatu die Usurbilgo Udalak. Izatez, mozketa egiteko baimena bost egunetarako eskatu duten arren, lanak lehenago bukatzea espero dute.

Errepidearen aurretik, ostegun eta ostiralean, auzunearen kaleko eremuko aparkalekuak ere asfaltatu zituzten. 60 aparkaleku inguru sortuko dira auzunean, erabiltzaileei bisitan joaten direnentzat zein herritarren-tzat. Lurrazpiko aparkaleku bat ere izango du zaintzadun auzuneak, kasu horretan, bertako langile eta bisitarientzako.