Usurbil: Kalezarko auzunearen errepidea asfaltatuko dute
Lanak hilaren 19tik 23ra aurreikusita daude, eta tarte horretan ezingo da ez oinez ez autoz igaro
Matiak Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunearen pareko errepidea asfaltatuko du datorren astean, Pikaolako bidegurutzetik hasi eta Kalezarko sarreraraino. Obrak irauten duten bitartean, ezingo da bertatik pasatu, ez autoz ez oinez.
Lanak ekainaren 19tik 23ra bitartean egingo dituzte. Dena den, Kalezarren ospatzen diren San Joan jaien bezpera izanik, hilaren 23a baino lehen amai-tzeko eskatu die Usurbilgo Udalak. Izatez, mozketa egiteko baimena bost egunetarako eskatu duten arren, lanak lehenago bukatzea espero dute.
Errepidearen aurretik, ostegun eta ostiralean, auzunearen kaleko eremuko aparkalekuak ere asfaltatu zituzten. 60 aparkaleku inguru sortuko dira auzunean, erabiltzaileei bisitan joaten direnentzat zein herritarren-tzat. Lurrazpiko aparkaleku bat ere izango du zaintzadun auzuneak, kasu horretan, bertako langile eta bisitarientzako.
Temas
Más en Bertan
-
Se retrasa el sorteo de las viviendas de VPO de Torreaga en Zumaia por un error en las bases
-
Representantes de ciudades como Berlín, Lisboa, Roma, Estocolmo o Ámsterdam se reúnen en Irun
-
Zarautz promueve la reflexión sobre las masculinidades tradicionales
-
Urnietak Gau Beltza ospatuko du berrikuntzekin