Zumarraga: Musika jaialdia antolatu dute uztailaren 21 eta 22rako
Uxue Kerejetak, Andoni Ollokiegik, Hipatiak eta Willis Drummond-ek joko dute, Zumarragan
Kultur Aterkiak eta Zarraparrak, Zumarragako Udalaren babesarekin, musika jaialdia antolatu dute uztailaren 21erako eta 22rako. Uztailaren 21ean Uxue Kerejeta zumarragarrak eta Andoni Ollokiegik joko dute. Uztailaren 22an, berriz, Hipatia eta Willis Drummond taldeek. Lehenengo eguneko sarrerak 5 euro balio du eta bigarren egunekoak 12. Bi egunetako kontzertuez gozatzeko aukera ematen duenak, berriz, 15 euro. Sarrerak entradium.com-en daude salgai.
Bestalde, ekainaren 25ean Flecha musikariak kontzertu akustikoa egingo du Urretxuko Motz tabernan. Sarrerak 4 euro balio du, baina Zarraparrako bazkideak doan sartuko dira.
Temas
Más en Bertan
-
Santa Ana jaietako txupinazoaren bigarren protagonistaren bila dabil Ordizia
-
"La mayor discapacidad es la ignorancia"
-
Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba