Ezkiaga pasealekuko kioskoa eraberritzen hasi da Hernaniko Udala. Berdintasun Kontseiluaren ekimenez, Joxepa Zubeldia Elizegi bertsolari hernaniarrari eskainiko zaio.

Herriko oroimen historikoaren berreskurapenerako beste pauso bat da hau. Izan ere, Hernaniko Ibilbide Morearen laugarren geldialdia da kioskoa. Agertoki hau Joxepa Zubeldiari eskainiko zaio, plaza hartu eta publikoan kantatu zuten emakumezko bertsolari guztien omenez.

Omenaldia egiteko esku-har-tze artistikoa ondu dute Maialen Lujanbio bertsolariak, Arrate Rodriguez eta Carlos Ndungmandun artistekin batera. Kioskoaren eraberritze lanak hasi dira jada eta San Joan jaietarako amaitzea aurreikusten da.

Joxepa Zubeldia 1865ean jaio zen Hernanin. Madrilen neskame egon ondoren, herrira itzuli zen eta bertsoaldi ugari idatzi izan zituen, baina bakarra gorde da: Baztangaren matxinadaren bertso sorta.