Herriko kaleak girotzeko asmoarekin, Aretxarte jaia antolatu dute Aretxabaletako merkatariek. Horrela, ostiral honetan etxeko txikientzako puzgarriak izango dira Herriko plazan, Ilargi plazan, Mitarte eta Durana kaleetan. 19.00etan, Other Side Company taldearen eskutik dantza garaikideak hartuko du lekukoa Mitarten, eta honi jarraituz, flamenkoa, klakea eta sabel dantzarekin gozatzeko aukera egongo da. Bukatzeko triki-potea egingo dute.

Larunbata, ordea, batukadaren erritmoan hasiko da, eta bitartean, UDAk txosna jarriko du 12.30etik 13.30era. Mahaiaren bueltan berrehun bat pertsona elkartuko dira bazkaltzeko Herriko plazan. Haurrentzako jolasak, karaokea eta mus txapelketa izango dira 16.30ean hasita. Neallta Fola eta Eten! musika taldeak oholtza gainera igoko dira 19.00etatik aurrera.