Goierri Garaia kluba, munduko txapelketan
Ainhoa Sanz, Ibai Larrea eta Miguel Cristobal klubeko kideak eta Aritz Egea kide ohia Austriara joango dira
Ekainaren 6tik 10era munduko mendiko lasterketa txapelketa (World Mountain and Trail Running Championships) egingo da Austriako Innsbruck hirian. Goierri Garaiak balentria egin du, klubeko bi korrikalarik eta klubekoa izandako beste batek parte hartuko baitute: Aritz Egea urretxuarra (klubeko kide ohia), Ainhoa Sanz urretxuarra eta Ibai Larrea antzuolarra.
Miguel Cristobal prestatzailea beraiekin joango da Austriara. Hirurak Espainiako selekzioarekin joango dira.
Egeak 84,9 kilometroko lasterketan parte hartuko du, Sanzek lasterketa bertikalean eta Larreak 15 kilometrokoan.
Temas
Más en Bertan
-
Arrasate rescatará la memoria musical de las pioneras del blues
-
Cerca de un millar de corredores de montaña se dará cita en Azpeitia el próximo 10 de mayo
-
“Eventos como el apagón pueden provocar situaciones de pánico altamente contagiosas”
-
Ereñotzuko Txirrita eskolak euskara eta kulturartekotasun proiektua azalduko du