Bizilore eskola aktiboak bigarren eskuko azoka jarriko du Kontzejupen bihar 10.00etatik 19.30era. Merkatu txiki honetara hurbiltzen direnek helduentzako zein haurrentzako arropa erosteko aukera izango dute. Horretaz gain, jostailuak, liburuak, sehaskak, bizikletak, etxeko tresnak eta beste hainbat gauza aurkituko dituzte oso prezio onean.

Azokan lortuko den dirua Bizilore eskolak garatzen dituen proiektuei jarraipena emateko erabiliko da. Bizilore proiektu autogestionatua da, eta bihar Kontzejupen egingo denaren moduko ekimenak oso garran-tzitsuak dira bere jarduera finantzatzeko.