Usurbilgo Udaletik jakitera eman dutenez, datorren astetik aurrera, Aginagako saneamenduari lotutako hainbat lan egingo dituzte, kaxkoan bertan. Alabaina, trafikoari lotutako eragozpenak gaur bertan hasiko dira.

Bi gune nagusitan egingo dute lan: Eliza Zaharretik Etxebesteko taberna zenerako tartean eta Maioz inguruko aparkalekuan.

Lehenengoaren kasuan, par-tzialki itxita egongo da: gauez pasatzeko aukera egongo den arren, kotxeak ezingo dira bertatik pasatu egunez, zanga bat ireki behar baitute.

Bigarrenaren kasuan, hor ere zanga bat ireki behar dute. Kasu horretan, aparkalekua erabilgarri izango da, baina makinaria aurrera eta atzera ibiliko da bertatik. Hortaz, gune horretan arretarekin ibiltzeko eskatu dute, segurtasuna bermatu aldera.

Bi kasuetan, lanek bi aste iraungo dutela aurreikusi dute Usurbilgo Udaletik.