Larunbatean Hernaniko soka parkea erabilgarri egongo da, eraikitzeko lanak amaitu eta gero. Goizean, Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak haurrek Urbieta kalea eta Latsunbeberri auzoaren arteko berdegunean kokatutako parkeak dituen elementuak ezagutzeko hainbat ekintza antolatu ditu, Dobera Euskara Elkartearen eskutik.

Irekiera 11.00etan burutuko da eta parkearen lanen aurkezpenean Bizipoz elkarteak Hernaniko haurrei oparitutako gereziondoa landatuko da.

Jarraian ipuin kontaketa saioa izango da kioskoan eta 13.00ak bitarte maskarak egiteko tailerra egongo da mahaian.

12.00etan parkea hobeto ezagu-tzeko, Altxorraren bila jolasean ibiltzeko aukera egongo da, parke osoan zehar. Izen-ematea egunean bertan egin beharko da, jokoa hasi aurretik. Adin guztietako kideek har dezakete parte.

Ekintza hau 13.00etan bukatuko da eta honekin batera irekiera ekitaldia amaituko da.

Soka parke honen ibilbidea luzea izan da, Hernani Erabakiko 2017ko proposamenetako batetik abiatu baitzen. Bere diseinua eta prozesu osoa haurren parte-hartzearekin burutu da. 100 ume baino gehiagok zer esan izan dute proiektu honetan.

Sei eta hamabi urte bitartekoen-tzako parke bat izango da, baina bereziki, zortzi urtetik gorakoentzako erakargarria izan nahi du. Parkea bertan dauden landare eta zuhai-tzen paisaian txertatu da eta jolas-eremua berdeguneak izango dira.

Jolas elementuak egurrezkoak dira eta osagai gorriek harilkatzen dute eremu osoa. Egonaldirako bankuak ere ipini dira.