Asisko Urmenetak Amaiur! Libera state eleberri grafikoa aurkeztuko du datorren asteartean, 19.00etan, Legazpiko kultur etxeko areto nagusian.

Datozen egunetan literaturarekin lotutako beste ekitaldi ba-tzuk ere egongo dira Legazpin. Hilaren 24an eta 31n, gaztelerazko irakurketa erraza klubaren saioak egingo dituzte. Monica Leivak gidatuko ditu. 11.35ean izango dira, liburutegian.

Bestalde, hilaren 25ean euskarazko literatura klubeko kideek saioa egingo dute. 18.30ean izango da. Miriam Lukik gidatuko du. Ni ez naiz Mikel Laboa nobela grafikoari buruz hitz egingo dute.