Udalak 25 ekintzaz osatutako agenda kulturala prestatu du Lazkaon. Maiatzean, ekainean eta uztailean burutuko dira ekintzak; lehen jarduera dagoeneko egin da. Adin eta gustu guztiengan pentsatuta eratutako egitaraua dela azaldu du Udalak.

Bihar, maiatzak 17, Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Zinegoak, LGTBIQ+ film laburren jaialdia, izango da Lazkaon. Bestalde, ostiralean, Gure Zirkuak, ekainaren 3ra bitarten goierriko udalerrian eskainiko dituen ikuskizunen aldia hasiko da. Hilaren 26an, aldiz, Kike Biguri eta Alex Rabanalen monologoaren txanda izango da.

Ekainari dagokionez, 10ean, Nesken Berdintasunaren Aldeko III. Futbol Txapelketa, eta Grup de Danses Alcalans, Colla de Tabal I Dolaina Honorat Gil eta Oain Arin dan- tza taldearen emanaldia izango dira. Hurrengo egunean, Lazkaoko Dan- tzari Txiki eguna ospatuko da. Ekainaren 15ean, Lazkaoko Musika Bandak kontzertua eskainiko du. Hilaren 16 eta 17an, Goilarra Rallya izango da alde batetik, eta bestetik jolasak Zagupe Aisialdi Taldearekin. 23an, urtero bezala, San Juan Sua piztuko da. Azkenik, ekainaren 30ean, Lazkaoko Musika Bandak gaueko kontzertua eskainiko du.

Uztailean, besteak beste, Donostia Cupeko partidak jasoko ditu futbol zelaiak (4tik 8ra), Burrunda Euskaraokea (4an), Korrontzi eta Oin Arin dantza taldearen emanaldia (5ean), Sagastiarrak antzezlana (12an), Esanezin taldearen kon- tzertua (13an), eta Hodei Magoaren ikuskizuna.

Zenbait ekintzez disfrutatzeko aldez aurretik sarrerak eskuratzea nahitaezkoa da. Sarrerak dagoeneko salgai daude Lazkaoko Udalaren www.lazkao.eus web orrialdean. Areria Aretoko lehiatilan ere eskuratu daitezke.