Gaur hasiko dira Errenterian ‘11 Kolore’ aniztasunaren jardunaldiak
Peruk toki berezia izango du egitarauan eta antolatu diren sukaldaritza tailerretan izena eman behar da aurretik
Errenteriako Udalak Errenterian 11 Kolore jardunaldien VIII. edizioa antolatu du, maiatzaren 21ean ospatzen den Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira. Programazioa gaur hasi eta igandera arte luzatuko da. Programazio guztia herribizia.errenteria.eus webgunean ikus daiteke.
Jardunaldiei hasiera emateko, 11 Hizkuntza jardueraren bidez aitorpen berezia egin nahi izan diote hizkuntza aniztasunari. Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan, 18.00etan, Aquí seguimos dokumentala proiektatuko dute, joan den urtean herriko Giza Eskubideen Zinema Dokumentalaren I Jaialdian saritua izan zena. Proiekzioaren ondoren solasaldia egingo da Álvaro Hernández zuzendariarekin eta Garabide elkartearekin.
Peruk toki berezia izango du aurtengo jardunaldietan. Hala, bihar Xenpelarren 18.00etan, Hatun Warmikuna dokumentala ikusteko aukera izango da. Oarsoaldean bizi diren Peruko hiru emakumeen bizipenak kontatzen ditu.
Asteazkenean, Sorrera eta migrazioa izeneko solasaldia izango da 18.00etan Lekuonan.
Ostegun eta ostiralean bi sukaldaritza tailer egongo dira, bata Peruko jakien inguruan eta bestea munduko jakiena. Izena eman behar da aniztasuna@errenteria.eus helbidean edo 943 449 596 telefonoan.
Temas
Más en Bertan
-
Adiós a toda una referencia gastronómica de Debabarrena: el Txurruka de Soraluze cierra sus puertas esta semana
-
La Travesía Getaria-Zarautz reunirá a más de 3.700 personas entre todas sus modalidades
-
Los misterios del poblado de la Edad de Hierro de Munoaundi al alcance de la mano
-
El euskera llega a los semáforos de Eibar