Esku pilotako Herriarteko Txapelketan parte hartuko du Zumarragak. Lehen kanporaketa Ataunen aurka jokatuko du. Joaneko partidak gaur jokatuko dituzte, 19.00etan, Beloki pilotalekuan.

Txapelketa hau ez da arrotza Zumarragarentzat, 1970eko eta 1971eko edizioak irabazi baitzituen. 2013, 2014, 2015 eta 2016an jarraian parte hartu eta gero, talderik atera ezinik egon da Zumarraga, baina aurten azken sei urteetako lehorteari amaiera emango dio.

Zumarragak gomazko paleta modalitateko Herriarteko Txapelketan ere parte hartuko du. Lehen kanporaketako joaneko partidak gaur jokatuko dira, 18.00etan, Oiartzunen. Txapelketa horretan ere hiru partida joka-tzen dira, baina pilotari guztiak senior mailakoak dira. Lehenengo partida banaka jokatzen da kantxa osoan, bigarren partida binaka jokatzen da eta hirugarren partida banaka baina lehen zazpi koadroen barruan.

Eskuzko taldea Mikel Damian eta Eneko Garcia kadeteek, Julen Armaolea eta Oier Plazaola gazteek eta Josu Viana eta Ander Quina seniorrek osatzen dute.

Gomazko paletako taldea Mikel Rodriguez, Mikel Egiburu, Alberto Garcia de Albeniz eta Beñat Agirrek osatzen dute.