Orobioneko sotoan errekuperazio fisikoa behar duten pertsonentzako gune berri bat egokitu du Lazkaoko Udalak. “Espazioa egokitu eta margotu ondoren, makinak jarri dira errefortzua eta errehabilitazioa behar duten pertsonek errekuperazio-saioak eta ariketa espezifikoak egin ditzaten”, azaldu dute Udaletik. Besteak beste, zangoak, eskailerak eta pasabideak, besoekin eta sorbaldekin lan egiteko makinak… jarri dira.
Lazkaotar guztien eskura dagoen gunea da. 10.00etatik 20.00etara erabilgarri dago. Hala ere, Udalaren harreran sarrera ahalbidetzen duen txartela eskuratu behar da ezinbestean.