Urolak futbol kanpusa antolatu du, lehenengoz. Uztailean egingo du, Argixaon. 2011, 2012, 2013 eta 2014an jaiotako neska-mutikoei zuzendua dago. Bi data dituzte aukeran: uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era. Saioak 10.00etatik 13.00etara izango dira.

Parte hartu nahi dutenek hilaren 15a baino lehen eman behar dute izena, urolacampus@gmail.com helbidera idatzita. Parte-hartzailearen izen-abizenak, jaiotze urtea, telefono zenbakia eta ordainagiria eman behar dira. Aste bateko egonaldiak 100 euro balio du eta bi astekoak 180 euro. Parte-har-tzaileei kamiseta bat eta hamaiketakoa emango dizkiete.