Maiatzarako ekintzez betetako agenda prestatu dute Oarsoaldeko museoek. Gaurtik maiatzaren 28ra arte luzatuko dira proposamenak.

Honela, gaur Mater ontzi-museoak antolatuta, Pasaiako lonjara bisita gidatua eskainiko da. Ekintza hau hilaren 28an errepikatuko da. Gainera, Materrek ere bihar Pasaiatik Getariaraino bidaia prestatu du.

Halaber, ontzi-museoak hilaren 14an plastikoak biziberritzeko tailerra eskainiko du, 19an ilunabarra itsasotik ikusteko aukera emango du, 20an itsas hondakinen arrantza burutuko du, 21ean Jaizkibelgo itsaslabarrak ikusi ahalko dira itsason-tzitik eta bere agenda amaitzeko, maiatzaren 28an ohiko hilabete bukaerako hondakin bilketa antolatu du Alabortza hondartzan.

Pasaiako Materrek antolatzen dituen ekintzetan parte hartzeko 619 814 225 telefonora edo info@mater.eus helbide elektronikora idatz daiteke.

Arditurri Parketxeak ere larunbat honetarako ekitaldi berezi bat antolatu du. Sai arreak ikusteko ibilbide gidatua prestatu du. Parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea 943 495 069 telefonora deituta edo arditurri@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.

Moda gustuko dutenek ere zer disfrutatu izango dute asteburuan. Pedro Usabiagak igandean bisita gidatua eskainiko du Jantziaren Zentroan. Modaren urrezko garaia da erakusketaren izenburua eta bertan ikus daitezkeen jantziak Usabiagaren bilduma pribatukoak dira. Izena eman behar da (tel.: 943 494 521).

Bestalde, Fanderiako errotak, hilaren 13 eta 14an bisita gidatuak eskainiko ditu eta errota martxan jarriko du (tel.: 943 494 521).