Hernaniko Udalak jakitera eman duenez, Gudarien plazan behin-behineko 20 aparkaleku sortu dira. Urumea ikastolako eraispena amaitu bitartean erabili ahalko dira astelehenetik ostiralera, 13.30etik 8.30era. Goizez, eremua zamalanetarako erreserbatuko da.

Urumeako aparkalekua behin-behinean kendu denez eta eraispenak eta lurzoruaren ondorengo egokitzapenak gutxienez pare bat aste irautea aurreikusten denez, aparkatzeko plaza horiek nolabait orekatu nahian hartu du Udalak neurri hori. Atzo bertan sartu zen indarrean, 13.30etik aurrera.

Saneamendua kaxkoan

Bestalde, saneamendu lanak direla eta, gaur, 9.00etan, Atzieta kalea itxiko da. Kotxeak irten ahalko dira baina ez zaie sartzen utziko arratsaldera arte.

Atzo Kale Nagusian egon ziren lanak egiten eta aurreikuspenen arabera bihar Andre Kalean burutuko dituzte.