Udaberriko kultur programa aurkeztu du Udalak
Udaberriko kultur programa aurkeztu dute Orion. Bi hilabete hauetan dantza, irakurketak, filmak eta ekitaldiak egongo dira, besteak beste.
Ahalduntze Eskolako kideek egun bateko tailer hauek antolatu dituzte: Lodifobia gorpuztua osatzen ostegunean izango da. Mujeres, climaterio, placer y deseo tailerra 12an izango da. BakQ ziurtagiri digitalaren inguruko ikastaroa maiatzaren 24an eskainiko dute eta Emakumeon elikadura klimaterio garaian tailerra ekainaren 1ean izango da. Joan ahal izateko ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera idatzi beharko da. Horrez gain, Maia-tzaren 5ean Orioko Herri Ikastolak antolatuta herriko plazan talo-jana eta bingo musikatua egongo da 18.30ean. Egun berean 20.00etan Elbira dokumentala eskainiko dute toki berdinean. Hurrengo egunean munduko arrozak ezagutzeko aukera egongo da herriko plazan.
Maiatzaren 6an Mutiozabalgo alaren botadura ekitaldia izango da arratsaldeko 17.00etik aurrera. 7an artisau-azoka egingo dute 10.00etik 14.00etara herriko plazan. Hurrengo egunean mendi-irteera egingo dute. Goizeko 10.30ean irtengo dira Orioko ikastolatik. Maiatzaren 8an Miriam Mendoza ipuin kontalaria egongo da 18.00etan kultur etxean eta ordu bete beranduago, Gaztetxean, Miñan liburuaren aurkezpena egongo da. 26tik 28ra garagardo-azoka egingo dute plazan.
Ekainaren 12an puntu eta kakorra-tza tailerra egingo dute plazan eta 23 eta 24an Anibarko Portuko festak ospatuko dira. Azkenik, 28tik 1era arte Sanpedroak ospatuko dira