Musi-K udalekuetan larunbatetik aurrera (hilaren 29a) eman ahal izango da izena. Landarbaso abesbatzarekin, musika landu ohi dute haurrei zuzendutako saio horietan. Dantza eta jolasak ere egongo dira. Uztailaren 17tik 28ra egingo da.

HH4 eta LH6 maila arteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimena da. Saioak goizean izango dira. Hain zuzen ere 9.30etik 13.00etara. Izena emateko epea larunbatean irekitzen bada ere, dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak. Informazio gehiago nahi dutenek alondegia@zumaia.eus webgunean lor dezakete.