Astigarragako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartearekin lankidetzan, ondu duen 2022-2023 ikasturteari begirako hi-tzaldi zikloko azkeneko bi saioetan, haurraren garapena eta adimen emozionala izango dira hizketagai.

Ostegunean, 18.00etan, Eider Fernandezek gurasoei baliabideak eskainiko dizkie haurraren garapenaren laguntzaile eta bideratzaile begirunetsuak izan daitezen. Maiatzaren 10ean, 17.00etan, izango da azken saioa, Nerea Mendizabalen eskutik. Familiako gatazkak eta estresa kudea-tzeko pilulak izeneko hi- tzaldia eskainiko du.

Bi emanaldiak Erribera Kulturgunean izango dira; doan eta euskaraz.

Izen-ematea zabalik dago bi hitzaldietarako 943 335 064 telefonoan edo euskaraetahezkuntza@astigarraga.eus helbidera idatzita.