'Bar Gloria' liburuari buruz hitz egingo dute gaur, 19.00etan, Urretxu eta Zumarragako irakurle taldean. Horretarako, Nerea Ibarzabal idazlearen bisita jasoko dute bertako kideek Urretxuko kultur etxean. Ibarzabal Fina Salegi urretxuarraren alaba da. Markinan bizi da, baina Urretxun jaio zen.

Istorioa taberna batean dago girotua. Ibarzabalen famillia Urretxuko Isabel taberna mitikoko familia da. “Liburukoak bezalako pertsona asko ezagutu ditut, bai etxean eta bai inguruan. Gertutik ikusi dut ostalari lanaren gogortasuna. Pertsona horien bizipenei erreparatu nahi nien. Tabernari izandako emakume asko oso modu prekarioan iritsi dira jubilatzeko adinera. Horrek barruan krak egiten zidan”.

Liburuak arrakasta handia izan du. “Liburua argitaratu ondorengo inpaktuan gehiegi ez pentsatzen saiatu nintzen. Zerbait idazten horrenbeste denbora pasatzen duzunean, zure parte bezala bizi duzu. Kaleratzeak eta jendearen eskuetan imajinatzeak, jende horrek guztiak bere iritzia eduki-tzeak, bertigo dezente ematen du. Beldur hori guztia izanda, oso ondo pasatzen ari naiz irakurlee taldeen saioetan. Liburua beste begi ba-tzuetatik irakurtzen ari naiz. Liburuari buruz jendearen irakurketatik hitz egiten ikasten ari naiz, ez bakarrik nire idazketatik”.

Urretxura, pozik

Bere amaren herrira etortzeak ilusioa egiten dio. “Jende asko ezagutzen dut, nire haurtzaroaren zati bat han pasa nuen... Zumarragako ospitalean jaio nintzen, Urretxun bizi izan nintzen eta Urretxu-Zumarraga ikastolan eman nituen eskolako lehen urteak. Osaba-izeba asko ditut bertan. Niretzat, familiaren herria Urretxu-Zumarraga da. Beti joaten naiz gustura bertara. Inoiz ez naiz liburu baten aitzakian joan eta pozik joango naiz”.

Urretxu eta Zumarragarekin lotutako oroitzapen asko ditu. “Ikastolakook arrantzalez jantzita kalejira bat egin genuela gogoratzen dut. Hurrengo urteetako oroitzapen gehiago gordetzen ditut: Santa Lu-tzi feria, karrozak, santaisabelak... Nire bigarren herria da. Gabonetan, urtero joaten naiz. Urtean zehar, nahi baino gutxiago”.

Ibarzabal lanez gainezka dabil. “Bertsotan ari naiz, batez ere. Udaberrian plazak ugaritzen hasten dira. Astegunetan, berriz, irakurle taldeekin elkartzen naiz. Txapelketan zehar ezin izan nintzen beraiekin elkartu eta udaberrian ditut pilatuta. Herriz herri nabil, oso gustura”.