Lazkaoko Udalak bizikletak konpontzeko postu bat jarri du Osasaun Zentroaren eta Joxemiel Barandiaran udal kiroldegiaren artean. Guneak gurpilak puzteko aire-ponpak eta erremintak ditu. Gainera, txirrinduak altuera jakin batera igo-tzeko aukera eskaintzen du, lanak erosoago egin ahal izateko.

“Txirrindulariei une jakin batean mantentze-lanak eta konponketa txikiak egiteko aukera ematen die, matxura txiki baten aurrean berriro martxan jartzeko”, azaldu dute Lazkaoko Udaletik.

Konponketa-estazioa ONBIZI Lokalizazioen mapa birtualean egongo da, Euskadiko gainerako herrien antzeko puntuekin batera.

Bestalde, txirrinduak garbi-tzeko bi gune ere badaude Lazkaon. Udalak 2020an jarri zituen bizikletak konpontzeko postua dagoen puntu berdinean. Izan ere, udal gobernuak txirrinduaren erabilera sustatu nahi du.