Ramon Lasa Urkizu legazpiarrak 100 urte bete zituen atzo. Koldobike Olabide alkatea eta Maite Lonbide Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia Santikutz egoitzara joan ziren, legazpiar guztien izenean zoriontzera.
Lasa Legorretan jaio zen, baina 2 urterekin Legazpira ekarri zuten. Izan ere, bere aita paper fabrikaera etorri zen, kudeatzaile lana egitera. Lasa tornularia izan zen. Bost seme-alaba izan zituen eta bi biloba ditu. Bizikletan ibiltzea asko gustatzen zitzaion (Poblet deitzen zioten). Baita boxeoa ere. Egun, margotzea, irakurtzea eta abestea gustatzen zaio.