Konpartsako bilera egingo da asteazkenean Getarian
Alondegian gelditu dira arratsaldeko 19.00etan eta dantzarako gaia zein den argituko dute
Salbatore jaiak gertu daude eta lanean hasi da jada Konpartsako batzordea. Horregatik, abuztuaren 6an egingo den Konpartsaren inguruko informazioa emateko asmoarekin, bilera irekia antolatu dute asteazkenerako.
Alondegian gelditu dira arratsaldeko 19.00etan eta bertan 2023ko Konpartsaren nondik norakoak ez ezik, dantzarako gaia zein den argituko dute.
Apirilaren 24tik 28ra egongo da zabalik izena emateko epea eta izen-ematea udaletxean edota getaikokonpartsa@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin daiteke. Mezuan, bikotearen izen abizenak jarri behar dira.
Temas
Más en Bertan
-
El medidor de viento de Txillarramendi, vinculado al parque eólico de Statkraft en Urola Erdia, tampoco se ejecutará
-
Frutas, verduras y quesos están citados este sábado en Bergara
-
Irun estrena la ampliación del espacio cultural CBA
-
Aretxabaleta: Ikazkin trail, una edición abierta y con récord de participación