Amasako Uxo-Toki elkarteak eta Martina Kultur Elkarteak antolatuta, Loatzoko igoera-jaitsiera egingo dute apirilaren 23an. XXIX. aldiz antolatzen den lasterketa 10.30ean hasiko da eta ohi moduan, 9,73 kilometroko luzera izango du.

Amasako plazatik zuzenean Loa- tzoko puntara igo beharko dute lasterkariek, eta atzealdetik buelta emanez, berriz plazara jaitsi beharko dute. Antolatzaileek aurreratu dutenez, arriskurik gabeko jaitsiera da; gaineratu dutenez, lasterketa ikustera animatzen direnentzat, hamaiketakoa izango da Loatzon, beraz, aukera ezinhobea da goiza pasatzeko.

9,73 kilometroko luzera eta 600 metroko desnibel positiboa izango du probak. Lasterketan parte hartu nahi dutenek, egunean bertan eman ahal izango dute izena, Uxo-Toki elkartean, 9.00etatik aurrera, eta izen-ematea doakoa izango da.

Lehen hiru sailkatuentzat sariak izango dira, gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Irabazleak, 120 euro eta txapela lortuko ditu; bigarren sailkatuarentzat, aldiz, 80 euroko saria izango da; eta hirugarren sailkatuak, berriz, 50 euro jasoko ditu. Ondoren, parte-har- tzaile guztien artean “zozketa mundiala” egingo dutela ere aurreratu dute.