Astelehenean Usurbilgo San Esteban kalea irisgarriago egin eta oinezkoek lehentasuna izateko obrak hasiko dira. Lurzorua egokitu behar denez, azpiegiturak berritzeko ere aprobetxatuko dute.
Oraingo honetan kalearen zati bat egingo da soilik: goikoa, Kale Nagusitik behera hasita, auzora jaisteko eskaileren ingurura arte. 196.800 euro inguru kostako dira lanak, eta Sasoi Eraikuntzak enpresaren esanetan, hiru hilabete beharko dituzte amaitzeko.
Obrak martxan egonagatik ere, oinezkoek bertatik pasatzeko aukera izango dute. Ibilgailuek, berriz, ezingo dute kalea zeharkatu lanak gauzatu bitartean
San Esteban kalea osorik berri-tzeko proiektua idatzia du Udalak. Beste zatia, behekoa, tren geltoki berriko obrak amaitzean egingo dute. Izan ere, bi proiektuek bat egingo dute denboran, eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltze aldera, uztartzea erabaki dute.