Astigarragako Sagardoetxeak gazta dastaketa prestatu du
Museoak hilaren 16ra arte jatorri-deiturako Idiazabal, Roncal eta Iraty eskainiko ditu
Aste Santu eta Pazko Astean, bihartik apirilaren 16ra, Astigarragako Sagardoetxeak dastaketa gastronomiko berezia eskainiko die bisitariei. Ohiko bisita gidatuaz gain, museoak sagardoa eta Euskal Herriko gazten dastaketa eskainiko du: Idiazabal JD gazta, Roncal JD gazta eta Iraty JD gazta.
Esperientzia honetan parte hartu nahi duten helduek zazpi euro ordaindu beharko dituzte; hamar eta hamazazpi urte artekoek, bost euro; aldiz, bederatzi urte artekoek sarrera doan izango dute, baina dastaketan ezingo dute parte hartu.
Bisiten ordutegiari dagokionez, bihartik apirilaren 9ra eta hilaren 11tik 15era, bisitak goiz eta arratsaldez egin ahalko dira. Aldiz, apirilaren 10 eta 16an, goizez bakarrik eskainiko dira dastaketak, konkretuki 11.00etan, 12.00etan edo 13.00etan.
Erreserbak egiteko edo informazio gehiagorako 943 550 575 telefonora dei daiteke (www.sagardoetxea.eus).
Temas
Más en Bertan
-
Ordizia contará con 190 nuevas viviendas de protección oficial en el barrio San Juan
-
La pastelería Kai-Alde de Hondarribia baja la persiana para siempre
-
El medidor de viento de Txillarramendi, vinculado al parque eólico de Statkraft en Urola Erdia, tampoco se ejecutará
-
Frutas, verduras y quesos están citados este sábado en Bergara