Herritarrekin egin beharreko tramiteak modu errazean gauzatzeko asmoz, Ordiziako Udalak Kioskoa izeneko zerbitzu berri bat jarri du martxan.
Kioskoak errolda agiria ateratzeko aukera ematen du, nortasun agiri edo atzerritarren identifikazio zenbakia eskaneatuz. Era berean, ordainagiriak eta isunak ordaintzeko aukera ere eskaintzen du. Bestalde, kultur ekitaldietarako sarrerak erostea ahalbidetzen du.
Tramite hauek zazpi hizkuntza desberdinetan egin daitezke Kioskoaren bitartez. Egitura fisikoa Udaltzaingoaren ate ondoan kokatuta dago.