Hondarribiko Talaia Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeak Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuaren bisita jaso zuen atzo, Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkatearekin eta Gipuzkoako Hezkuntza lurralde ordezkari Amaia Urzelairekin batera. Bisitaren arrazoia, ikastetxe pubilkoak bultzatzen duen hezkuntza-proiektua zein bertako instalazioetan ia-ia amaituta dauden espazio berriak egokitzeko egiten ari diren lanak ezagutzea zen.

Espazio berritu hori, hainbat gune edo txokotan bana- tzen da, ikasleek gune horietako bakoitzean egingo duten zereginaren edo lanaren arabera. Hala nola, taldean lan egitea, informazioa bila- tzea, aurkezpenak egitea, ikus-entzunezko edukiak eta multimedia-edukiak sortzea, etabar. Nolanahi ere, espazio argiak eta malguak dira, ikasleen arteko parte-hartzea, elkarrekintzak eta eztabaida sustatzen dutenak. Horretarako, altzari mugikorrak eta moldakorrak dituzte, baita ordenagailuak, kamerak, 3D inprimagailuak edo errealitate birtualeko betaurrekoak bezalako gailu digitalak ere, ikaskuntza-prozesua gauza- tzeko. Izan ere, helburua ikaskuntza formalaren eta informalaren arteko muga gainditzea da.

Jaione Bikuña ikastetxeko zuzendariak esan zuenez, “duela gutxi amaitu ditugu hobekuntza eta antolamendu lanak, espazio argi eta zabal hau izateko. Eskerrak eman nahi dizkiet Hezkuntza Sailari eta Udalari bere inplikazioagatik, eta gure erronka da orain eremu guztiak pedagogikoki antolatzea, ikasle guztiak hemendik igaro daitezen. Ilusioa eta gogoa ez zaizkigu falta”.

Etorkizuneko eskola eraiki ahal izateko lankidetza behar da. Hau da, alde batetik, zuzendaritza edo lidergo indartsu bat eta, bestetik, gurasoen eta klaustroaren inplikazioa”, gehitu zuen Bildarratz sailburuak.

Bestalde, Txomin Sagarzazu alkateak nabarmendu zuenez, “gaur egun pozgarria da. Hezkuntza Sailak markatzen dituen erizpide pedagogikoak jarraituz, eta noski, ikastetxearekin batera, argi daukagu Udala bidelagun izan behar duela. Bertako seme-alabak dira ikastetxeko ikasleak. Hori dela eta bat egiten dugu markatu diren irizpideekin, eta gaurkoa bezalako argazki ederrek bidea erakusten digute”.

Talaia HLHIk urteak daramatza ikasgeletan ikasketa kooperatiboa lantzen. Horregatik, ikasgeletako jardueran integratuta daude Talaia Telebista eta Talaia Irratia.