Ostiral gauean Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa jokatu zen Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartu zuten. Bandolerok taldea nagusitu zen.

Urola tabernak lehenengoz hartu zuen Martxoan Bertsoko saio bat. Gainontzeko saio guztietan bezala, giroa bikaina izan zen.

Martxoan Bertsoko finala ostiral honetan jokatuko da, 22.30ean, Urretxuko gaztetxean. Bertso Olariak (Lierni Ugarte, Ane Beloki eta Jone Narbaiza), Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres) eta Bandolerok taldeek parte hartuko dute.