1766ko Matxinada kaleko 3. eta 4. zenbakietan kokatuko dira Gizarte Zerbitzuen bulego berriak, Alberdieneko etxeen beheko solairuan. Astelehenean 10.30ean zabalduko ditu ateak, eta 12.00ak bitartean azpiegitura barrutik ikusteko aukera izango dute herritarrek. Aurrerantzean hara joan beharko dute zerbitzua jaso nahi duten herritarrek. Hala ere, zerbitzua eskaintzen jarraituko dute 943 15 71 92 telefono zenbakian, eta beharrezko jotzen duten kasuetan, baita aurrez aurre ere.

Udalak adierazi duenez, azken urteotan asko hasi da Gizarte Zerbitzuen saila, bai eskaintzen dituen zerbitzuen kopuruan, baita giza baliabideetan ere, eta udalak zerbitzu horiek udaletxeko bigarren solairutik egoitza berrira lekualdatzeko erabakia hartu zuen herritarrei eskurago jartzeko helburuarekin.