Ostiral gauean Martxoan Bertsoa taldekako txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Urretxuko Soraluze tabernan. Botxan Magoa (Mikel Iturriotz, Arkaitz Aizpuru eta Beñat Torres), Xelebrek (Uhaitz Oiartzabal, Gorka Murua eta Sustrai Goenaga) eta Gorka ta konpainia (Gorka Santesteban, Uxue Fernandez eta Aitor Lizarazu) taldeek parte hartu zuten. Botxan Magoa taldea nagusitu zen.

Hirugarren eta azken kanporaketa ostiralean jokatuko da: 22.30ean, Zumarragako Urola tabernan. Hitzurde larrosak (Amaia Iturriotz, Antton Fernandez eta Eneko Beretxinaga), Bandolerok (Jon Mendizabal, Joseba Salegi eta Martin Sagastibeltza) eta Xamuir (Irati Sanchez de Arevalo, Samuel Segade eta Xabier Meabe) taldeek parte hartuko dute.