Aurten ere kantina-zerbitzua kudeatzeko aukera ireki du Getariako Udalak Katrapunta plazan. Zarautz Jauregiaren obrak direla tarteko, momentu batzuetan zerbitzua egokitu egin beharko bada ere, “ia-ia normalitatean eman ahalko da zerbitzua”, adierazi dute Getariako Udalekoek.

Ekainaren 1ean ireki beharko da kantina eta bost hilabetez zabalik egoteko aukera izango da. Interesa duten orok 2023ko martxoaren 27ra bitartean izango dute epea proposamenak aurkezteko. Proposamen horiek udaletxean edo egoitza elektronikoan egin ahal dira. Informazio gehiago www.getaria.eus webgunean.