Datorren larunbatean egingo da Oiartzunen HemenGuk udaberriko azoka. 10.00etatik 13.30era bitarte, herriko hamalau ekoizle eta artisauren garaiko produktuak erosteko aukera izango da Kontzejupean.
2021ean sortu zutenetik, arrakasta handia du HemenGuk, Oiartzugo ekoizleen sareak, eta Udalak antolatzen duten azokak eta geroz eta herritar gehiago hurbiltzen da. Urtaro bakoitzean azoka bat antolatzen da.
Azoka herriko ekoizleen produktuen erakusleihoa da eta bultzatzen dituen helburuak salmenta zuzena sustatzea eta euren arteko zein herritar kon-tsumitzaileekin zuzeneko harremana sortzea dira.