Tobera Musika eta Dantza Eskolak elkarlanean, musika-programa oparoa antolatu dute Segurako eta Zegamako Musikaren Hamabostaldirako. Martxoan zehar garatuko diren ekintzak prestatu ditu; guztiak doakoak, Toberako ikasle izan ala ez.

Musika Hamabostaldia martxoaren 6an hasiko da Segurako elizako organoa protagonista izanda. Izan ere, organoa ikusteko, ezagutzeko, entzuteko eta jotzeko saio didaktikoa eskainiko du Ainhoa Enatarriaga irakasleak, arratsaldeko 18.00etan. Hurrengo egunean, aldiz, Zegamako gitarrako ikasleen entzunaldia izango da. Musika saioa Zegamako plazan egingo da, 18.30ean. Hilaren 8an, Maddi Sanzek harparekin ipuin musikatua eskainiko du. Segurako kultura-etxeko areto nagusian disfrutatu ahalko den ekintza izango da eta 17.15ean hasiko da. Martxoaren bederatzigarren egunean, berriz, Zegamako zeharkako txirulako eta txistu eta danbolineko ikasleen entzunaldiaren txanda izango da. Kontzertua Zegamako plazan izango da, 17.30etik aurrera.

Musika Hamabostaldiaren bigarren asteari dogokionez, bost ekitaldi izango dira. Lehenengoa martxoaren 13an izango da, astelehenean. Segurako gitarrako ikasleek entzunaldia eskainiko dute Segurako plazan, 18.30ean. Hilaren 14an, bestalde, Zegamako txistu eta danbolineko, pianoko eta zeharkako txirulako ikasleen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Segurako plazan, 17.30ean. Asteartean ere, Iñigo Aldasoro eskulangilearen erakustaldia ikusgai izango da Zegamako Jabier Otaegi kultu-etxeko Oria aretoan, 18.30ean. Aldasorok guitarrak egiten ditu eskuz eta prozesuaren berri emango du. Gainera, berak egindako gitarrak probatzeko aukera ere egongo da. Martxoaren 15ean, Zegamako pianoko ikasleen entzunaldiaren txanda izango da, 18.30ean, Zegamako plazan. Hilaren 16an, berriz, betiko euskal kantuen abestaldia ospatuko da Segurako San Joan adinekoen egoitzan, 17.30ean.

Azkenik, hilaren 26an, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, egun osoan zehar, Zegaman.