Urola Kostaren bilakaera ekonomikoa bultzatzeko hainbat ekimen ditu abian Urola Kostako Udal Elkarteko Garapen Agentziak. Lourdes Salsamendi Udal Elkarteko lehendakariaren hitzetan, “etorkizuneko erronkei aurre egitea dugu helburu, eskualdeak dituen berezitasunak indarrean jarriz”. 

Zeintzuk dira Urola Kosta eskualdearen erronka nagusiak une honetan?

Pandemiak eta Ukrainako gerrak egoera sozioekonomiko ezberdinean kokatu gaitu eta ezinbestekoa izan da ziurgabetasunari aurre egiteko ekimenak martxan jartzea. Testuinguru horretan, Urola Kostako enpresa-ehuna, ekin-tzaileak eta herritarren enplegagarritasuna indartzeko informazioa, aholkularitza, prestakuntza eta beharrezko tresnak eta programak bideratzen ditugu. Eskualdearen erronkei dagokienez, jakin badakigu digitalizazioa eta jasangarritasuna geratzeko etorri direla eta horrexegatik badira hainbat urte arlo horiekin loturiko hainbat egitasmo martxan ditugunak. Horrez gain, argi daukagu gure agentziak bidelagun izan nahi duela epe ertain-motzean izango ditugun erronkei aurre egiteko bidean, esate baterako: eraldaketa soziodemografikoa, eraldaketa digitala, eraldaketa energetikoa eta jasangarritasuna, eta eskualdeko baliabide endogenoen balioztatzea. Izan ere, eskualdeak dituen ezaugarri eta baliabideak eta etorkizuneko joerak lerrokatuz, lanpostu berriak sortzeko aukera dugulakoan gaude. Eta horretan dihardugu lanean.

Zeintzuk dira Garapen Agentziaren lan-ildo nagusiak datozen urteetara begira?

Aipatu bezala, hainbat dira estrategikotzat jo-tzen ditugun lan-ildoak. Batetik, eraldaketa digitala: negozioen kudeaketa errotik aldatzen ari da, lehiakortasuna hobetzeko aukera berriak sortuz. Gauzak horrela, hainbat egitasmo abiatu ditugu: Ekiten digitala, negozio txikien digitalizazioari zuzendurikoa; ETE digitala, eskualdeko enpresa txiki eta ertainei beren Industria 4.0 ibilbidea eraikitzeko laguntza eskaintzeko, digitalizazioaren alorrean urrats berriak eman di-tzaten; IZAN BE digital, herritarrak digitalizazioan eguneratuta egoteko aukerak ematen dituen estrategia; AI hezkuntza, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeek dituzten behar eta erronkei aurre egiteko Adimen Artifizialak ematen dituen aukerez baliatzen dena eta gogoeta sustatu, partehartzea bultzatzen dituena; eta artearen, zientziaren eta teknologiaren bidez gure eskualdearen gaitasun teknologikoak hobetzeko dugun Laborategi Teknologikoko espazioa. Eraldaketa demografikoari dagokionez, trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko egitasmoak bultzatzea da gure helburua, pertsonen zahartze-prozesua kontuan har-tzen dutenak eta alderdi soziala, ekonomikoa eta ingurumenari dagokiona integratzen dituztenak, gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areago-tzeko.

Erronka demografikoaren ondorioz, ezinbestekoa da errelebo faltari aurre egitea. 

Hala da. Urola Kostako Garapen Agentziak, eskualdeko enpresen iraunkortasunaren eta jarraipenaren aldeko apustuan, Enpresen jarraipenerako beharren detekzio goiztiarra izeneko egitasmoa du martxan, Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko finantzaketari esker. Datozen urteotan erretiroa hartuko duten enpresa txiki, ertain edo mikro-enpresen jabeei zuzenduta dago, baita erretiroaz gain beste edozein arrazoirengatik enpresa lehiakorrak transmititzeko asmoa duten enpresariei ere, edozein delarik horien alor ekonomikoa. Enpresa-buruen erretiroak eskualdeko ekonomian izan dezakeen eragina murriztea da aipatu egitasmoaren xedea, eta horrekin batera, eskualdeko lanpostuak ez suntsitzea eta enpresa-sarean eragin negatiborik ez izatea. Era berean, programa honen bitartez, eskualdeko enpresen errotzea edota lehiakorrak diren eskualdeko enpresek ekintzaileei bide berri errentagarriak eskain-tzea bilatu nahi da. 

Zertan datza ‘Aniztasunaren kudeaketa enpresan’ egitasmoa?

Testuinguru ekonomiko eta sozialean izan diren aldaketen eraginez, inoiz baino aniztasun handiagoa dago enpresetan. Jatorri, ezagutza eta motibazio desberdinetako pertsonak biltzen dira gaur egungo enpresetan; ondorioz, kudeaketa-mekanismo tradizionalak jadanik ez dira eraginkorrak. Eta, aldi berean, desberdintasun horiek aukera berriak sortzen dizkiete erakundeei eraginkorragoak eta berritzaileagoak izateko bidean. Aniztasunaren Kudeaketa Urola Kostan egitasmoaren bidez, erronka horiei aurre egiten, aniztasunaren onura potentzialak aprobetxatzen eta izan ditzakeen ondorio negatiboak minimizatzen lagundu nahi zaie Urola Kostako eskualdeko enpresei.

“Itsas Kirol Poloaren egitasmoa dugu eskuartean, itsasoak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzea helburu duena”

Etorkizuneko erronken artean, eskualdeko baliabide endogenoak balioan jar-tzeko beharra aipatu duzu. 

Urola Kostako eskualdeko baliabide endogenoak aprobetxatzeko zenbait egitasmo ditugu eskuartean. Ekonomia Urdinari bultzada ematea da lehentasunetako bat. Ekonomia Urdinak itsasoarekin lotura duten jarduera ekonomiko guztiak hartzen ditu kontuan, hala nola energia urdina, akuikultura, itsasoko, kostaldeko turismoa, itsasoko baliabide mineralak eta bioteknologia urdina. Itsas Kirol Poloa da arlo honetako egitasmo esanguratsuenetako bat. Itsasoarekin lotutako aktibitateak motore ekonomiko gisa ulertuta, eta eskualdean kirolak duen tradizioa kontuan hartuz, ekimen honek talentua sortu, erakarri eta mantentzea du helburu, negozio berriak sustatzeko eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko. Garapen ekonomikorako aukera berriak identifikatzea eta itsas kiroletan eskualdea erreferente izatea dira, besteak beste, bere jomugak. Bestalde, sektore ekonomiko tradizionalen eraldaketa eta turismo jasangarria bultzatzea dira beste erronka garrantzi-tsu batzuk. 

“%6,9ko langabezia tasa dugu, Gipuzkoako eskualdeekin alderatuta, gurea kopururik txikiena da”

Zein dira Urola Kostaren indarguneak? 

Kokapen estrategikoak eta ditugun balio handiko natura-baliabideek gure eskualdea erakargarri egiten dute. Gainera, ondare industriala eta itsas ondareari loturiko tradizioa eta ezagutza sendoa dugu. Bestalde, beste eskualdeekin alderatuta, langabezia tasa baxuena duen eskualdea da gurea. 2023ko urtarrileko datua azter-tzen badugu, %6,9ko langabezia tasa dugu. Urduñederraren atzetik tasa txikiena dugu. Bestalde, gazte kualifikatuen kopurua handia da; biztanleriaren %50ak ikasketa profesionalak edo goi mailako ikasketak ditu. 

Eta ahuleziak?

Urola Kostako enpresa-ehuna tamainaz txikia da eta 10 langile baino gutxiago dituen enpresa kopurua %93,20 da. Bestalde, azken urtean, zerbitzu sektoreko langabeziak behera egin badu ere (%1,71), oraindik, zerbitzu sektorean dugun langabetu kopurua ere handia da. 2023ko urtarrilean, hain zuzen, 1.110 langabetu ditugu, langabetuen %72,79. Hori dela eta, Zaindu Urola Kosta moduko egitasmoak ditugu martxan. Enpresa-ehuna tamainaz txikia izatea ahulezia moduan ulertu badaiteke ere, hori bera lanerako erronka da guretzat.

Zeintzuk dira kolektiborik ahulenak?

2023ko urtarrileko datuen arabera, langabezian daudenen %52a 45 urtetik gorakoak dira. Emakumeen langabezia tasa %8,25 da; gizonezkoena, aldiz, %5,47 da. Gauzak horrela, 45 urtetik gorako pertsonek edota emakumeek askotan zaila ikusten dute lan merkatuan berriz txerta-tzeko aukera. Kolektibo horien enplegagarritasuna bultzatzeko 45+ Indartzen, EMA + Indar-tzen eta Zaintza Mahaia programak ditugu, bestea beste. Izan ere, herritarren ongizatea eta kalitatezko enplegua sustatzea dira Garapen Agen-tziaren enplegu zerbitzuaren helburu nagusiak. Lan arloan laguntza pertsonalizatua eskaintzen dugu, eta enpresen beharrak identifikatu, sustatu eta kudeatzen ditugu. Gainera, talentu berria sortu, erakarri eta mantentzeko ekimenak gara-tzen eta eskaintzen ditugu, enpresetan dauden beharrak asetzeko.