Sanjuandarren Oroimena taldeak, Ubera liburutegiarekin elkarlanean, eta Pasaiako Udaleko Berdintasun Sailak sustatuta, Donibaneko emakumeak eta itsasoa deituriko jardunaldia antolatu du hilaren 23rako.

Honen baitan, 18.00etan Juanba Berasategiko balioanitzeko gelan, Ane Zulaikak zuzenduriko Emakumeak blai film laburra eskainiko dute, eta mahai ingurua egingo dute ondoren, Donibaneko emakumeak izenburupean. Ordu eta erdiko saioa izango dela aurreikusi dute.

Sarrera doakoa eta librea da, beraz ez da gonbidapenik eskuratu beharko.

Gainera, egutegia aurkeztuko dutela ere jakinarazi dute.