Aurreko urteetan bezala, Erbie Elkarteak antolatuta, Gabino Muruak sagarrondoen inausketari buruzko ikastaro teorikoa eta praktikoa eskainiko du, hilaren 27 eta 28an Gabirian.

Saio teorikoa arratsaldeko 15.00ak aldera hasiko da Erbie Elkartean. Landuko diren edukiak honako hauek izango dira: sagar txertagai edo patroi ohikoenak (frankoa, MM9, M106, M7…), urtean zeharreko tratamenduak, ongarriak eta inausketa motak.

Saio praktikoa egunez alda-tzeko aukera izango da aldez aurretik zehaztutako egunean eguraldiak lagunduko ez balu. Eguraldi ona izan arte atzeratuko da praktika. Saioa goizez nahiz arratsaldez egin ahal izango da, hau da, bertaratzen direnek aukera izango dute goizez egin ala arratsaldez egin aukeratzeko.

Sagarrondoen inausketari buruzko ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonek 679 972 372 telefono zenbakira deitu edo WhatsAppera idatzi beharko dute otsaileran 27a baino lehen.

Txertaketa

Bestalde, txertaketari buruzko saioa ere eskainiko da Gabirian, baina aurten sagarrondoen inausketaren inguruko saioaz aparte izango da.

Txertatzen ikasi nahi dutenek martxoaren 16an horretarako aukera izango dute. Arratsaldeko 15.00etan hasiko da saioa, udalerriko Erbie Elkartean. Interesatuek izen-ematea 679 972 372 telefono zenbakian egin behar dute.