Síguenos en redes sociales:

Garitanoren eta Garridoren garaipenak

Eskiatzaileak bi proba irabazi ditu Italian eta igerilariak beste bi erkidego arteko Espainiako txapelketan

June Garitano eskia-tzaile urretxuarrak bi proba irabazi ditu Italian, Bormio herrian. Larunbatean eta igandean eslalom modalitateko probak irabazi zituen. Ostegunean eta ostiralean, berriz, eslalom erraldoiko bi proba egin zituen. Ostegunean zazpigarren egin zuen eta ostiralean hirugarren. 17 eta 24 urte arteko eskiatzaile onenek parte hartu dute. Martxoaren amaieran Espainiako txapelketa jokatuko du.

Nahia Garrido igerilari urretxuarrak, berriz, erkidego arteko Espainiako txapelketa jokatu du asteburuan. Bi proba irabazi ditu: bizkar igeriketako 100 metroko eta 200 metroko probak. Gainera, bere adinekoen (16 urte) Euskadiko hiru marka hautsi ditu: tximeleta igeriketako 100 metroko proban eta bizkar igeriketako 100 metroko eta 200 metroko probetan.