Lezo: hasi dira Lopeneko erreka birnaturalizatzeko lanak
Aurreikuspenen arabera, Lopeneko erreka birnaturalizatzeko lanek bi hilabete iraungo dute. Lanen helburua erreka ertzeko landaretza berreskuratu eta ur ibilgua naturalizatzea da.
Ekintza hauek Lezoko Udalak eta URA Ur Agentziak 2020 urtean sinatutako hitzarmenaren baitan adostutako planean barneratuta daude. Hitzarmen honen helburua Lezoko erreken berreskurapena bultzatzea da, bai erreken balio naturala handituz baita uholdeen arriskuei aurre eginez.
Lehen lanak auzokonposta eremua desmuntatu eta hainbat zuhaitzen mozketa izango da. Lanak iraun bitartean errekaren gaineko oinezko pasabidea itxita egongo da segurtasun arrazoiak direla eta.
Obra materiala eta makinariarentzako eremua berdegunean kokatuko da eta lanak amaitzean berdegunea berritu egingo da.
Berreskuratuko den erreka zatiak 100 metro inguru ditu. Erreka er-tzak leundu (etzanagoak egingo dira) eta bihurgunetasuna emango zaio ur ibilguari.
Birnaturalizazioan material naturalak erabiliko dira, hala nola, egurrak, harriak, landare biziak, eta abar. Landatuko den landaretza ibar basoko bertako espezieak dira, hala nola, sahatsak, haltzak, lizarrak, elorriak, hurritzak eta abar.
Horretaz gain, errekaren ezkerreko ertzean, errepiderantz ematen duena, zuhaitz zerrenda densifikatuko da errepideko zarataren aurrean babesa handitzeko.
Olazar
Bestalde, urtarrilean Lezoko Udalak Olazar ibaiko estaldura kendu eta ingurua naturalizatzeko obrak amaitu zituen. Lan hauek uholdeak ekiditea dute helburu eta inguru horretan dauden garajeetako ur-filtrazioak ekiditeko lagungarriak izan daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
Oñati celebra su Jubilatuen Eguna con un homenaje de gratitud y rostro de mujer
-
Pasaiako festen hasiera ekitaldia larunbatean izango da San Pedron
-
Arrasate avanza hacia un municipio más inclusivo construido desde una perspectiva plural
-
La más veterana de la residencia Arangoiti de Beasain ha cumplido 102 años