Iruñeko Txistulari Banda, gaur Beasainen
Beasainek Iruñeko Txistulari Bandak kontzertua izango du gaur. Musika saioa 12.00etan izango da, Igartza jauregian, eta Igartza Musika Zikloaren baitan kokatzen da. Euskal konpositoreen abestiak protagonista nagusi izango dira bertan.
Iruñeko Txistulari Banda 1942ko maiatzaren 1ean sortu zuen hiriburu nafarreko Udalak; izan ere, 1923an, Primo de Riveraren diktaduraren ondorioz ezin izan baitzuen sortu. Helburua, kontzertuak eskaini ez ezik, Udalari solemnitatea eman eta erraldoi eta buruhandien konpartsari laguntzea izan zen.
Sortu zenetik, Bandak San Ferminetako ekintzetan parte hartu izan du, besteak beste, txupinazoan, desfileetan eta kalejiretan. Horietan ez ezik, hainbat emanaldi ere eskaini izan ditu Iruñetik kanpo.
Hurrengo kontzertua
Mikel Azpirozena izango da zikloko hurrengo kontzertua, hilaren 26an.
Temas
Más en Bertan
-
Hernani ha ejecutado el 38,5% del plan de Gobierno
-
Los vecinos del barrio Arriaga de Elgoibar ya pueden atravesar con seguridad la N-634
-
Liburutegia Denontzat celebra el fin de la "discriminación" de los niños en la biblioteca municipal de Deba
-
El festival de pelota del 1 de julio traerá a pelotaris de primer nivel a Irun