Andoain – Andoainen jaiotako Imanol Bengoetxea artistaren hil osteko erakusketa ikusgai dago Basteron otsailaren 25a bitarte. Sortzailearen senitartekoen ekimenez, helburua da artistaren lan pertsonal eta zabala ezagutzera ematea. Orain arte ezezaguna zen, baina arte adituak eta zaletuak aurkikuntza gisa nabarmentzen dira.

Imanol Bengoetxea (Andoain, 1963) autore ezezaguna izan da 2020ra arte. Silvia D. Sábada arte doktorearen ikerketari esker, Bengoetxearen lana jaso eta aztertu da, eta merezitako errekonozimendua lortzen joan da. Orain argia ikusten duten, eta ordura arte Nafarroako herri txiki bateko familiaren sotoan ezkutatzen ziren bere lanak, bere nortasun berritzaile eta kezkagarriagatik nabarmentzen dira, figuratibotik hasi eta espresionistaraino, materikoraino eta sinbolikotasuneraino, espezialista honen ikerketaren arabera. Bere ekoizpena gehienbat piktorikoa da, baina badira eskultura-lanak edo era askotako euskarrietan egindakoak ere, hala nola botilak, buztinezko loreontziak edo pintura-latak eta estalkiak.

Bere ekoizpena zabala izan zen eta bere beldur eta bizi-larritasun guztiak bertan murgildu zituen, urteak igaro ahala sinbologia oso pertsonal, konplexu eta aberats batean sakonduz. Obra gehienak 18 urtetik aurrera egin ziren, soldaduska amaitu ondoren.